LUNASA taldea izango da Aitzina Folk jaialdiaren XII. edizioan
Gasteiz, 2024ko uztailaren 31a – LUNASA aurtengo Aitzina Folk jaialdian izango da. Talde irlandarrak azaroaren 24an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eskainiko du emanaldia.
1997an irlandar talde nabarmenetako musikariez osatutako taldea da Lunasa. Folk Roots aldizkariaren aburuz, «irlandar musikaren dream team-a» da.
Hasieratik, publikoa liluratu zuten euren moldaketa konplexuekin zein musika tradizionalaren mugak birdefinitu zituztelako aparteko soinua sortuta.
36 herrialdetan zehar 3.000 emanaldi baino gehiago eta hainbat sari jaso ditu Lunasak. Folk musikaren historian eragin handiena izan duen taldeetako bat da.
Aitzina Folk Jaialdiak, beste behin ere, musika folkloriko zein tradizionala duen ekitaldi solidarioa eta publiko orori zuzendua izango dela ziurtatzen du. Lunasaren parte-hartzea folk musikaren aberastasuna eta aniztasuna ospatuko duen programazioaren hasiera baino ez da.
Talde irlandarrekiko elkarlana bi jaialdiren lankidetzaren emaitza da: Burgoseko Babieca Folk eta gurea, Gasteizko Aitzina Folk. Jaialdira datorren publikoaren babesaz gain, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Culture Irelanden (Irlandako Gobernua) laguntzari esker da posible.
Ekitaldi musikal honen bidez bildutakoa ataxia telangiektasia (AT) ikertzera zuzenduta egongo da. Gaixotasun genetiko eta neuroendekapenezkoa da, ezintasun progresiboa eta minbizia izateko arrisku handia eragiten duena.
Aefat irabazi-asmorik gabeko elkarteak antolatzen du jaialdia, estatuko hainbat tokitako 40 haur eta gaztek, haien familiek eta zerikusia duten beste pertsona batzuek osatzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 3 pertsona daude ATaz gaixotuta.
Gogoratu jaialdi osorako ABONUAK (Txikifolk emanaldia eta doako kontzertuak izan ezik) gure aitzinafolk.org webgunean eskuragarri daudela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea edo jarrai gaitzazu gure sare sozialetan.