Carrito 0

Ana Tijouxek eragin handiko hip-hop latinoamerikarra eta aktibismo soziala uztartzen ditu, feminismoarekin zein giza eskubideekin duen konpromisoagatik nabarmenduta. 2024an Vida diskoa kaleratu ostean, album horren erremixak aurkeztu zituen, eta 2025ean ‘Serpiente de Madera’ EPa kaleratuko du. Grammy sari ugari irabazi ditu eta zineman, telebistan eta literaturan munduan murgildu da behin baino gehiagotan. Musikan eta eskubideen defentsan ahotsik boteretsuenetako bat izaten jarraitzen du.

KONTRATATU

 
 
 

ANGIE SANCHEZ

Angie Sanchez abeslaria, konpositorea, instrumentista eta diziplina anitzeko artista da. Piano-jotzaile eta korista gisa hainbat urte eman ondoren, Tiempo al Tiempo bere lehen diskoarekin aurrera pauso bat eman du: Ricky Falknerrek ekoitzitako obra zintzo eta emozionala. Egun, bere proiektua, Vegaren biran aurkezten du.

KONTRATATU

BENGO

Bengo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra ezkutatzen da. Musikalki genero urbanoaren baitan kokatzen da, eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada.

KONTRATATU

 

DANIELA BLASCO

BOOKING

Daniela Blasco artistak nazioarteko ospea lortu zuen bere koreografiak Instagram zein Tik Tok kontuen bidez erakusteagatik. 19 urterekin hasi du abeslari ibilbidea, eta 2,2 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Tik Tok-en eta 787K Instagramen. 2025eko Benidorm Fest-en finalaurrekoaren lehen irabazlea izan da, eta txapeldunordea finalean, "UH NA NA” abestiarekin.

KONTRATATU

DOBLE

Banda formatuko musika urbanoa, pop, trap, dancehall, musika beltza edo funk-disco erritmoen artean nabigatzen duena. Bere zuzenekoak eskemak hausten jarraitzen du.

KONTRATATU

 

EGON SODA

Egon Sodak soinuaren bilakaerak eta generoen esplorazioak markatutako ibilbidea eraiki du. 2008an taldearen izena duen disko debuta egin zutenetik, rock introspektibotik "Dadnos precipicios" (2015) lanaren intentsitatera igaro dira, eta ostean funkaren zein soularen eraginak gehitu dituzte "El rojo y el negro" (2018) lanean. 2022an "Bellaurora" kaleratu zuten, beren diskorik emozionalena, eta aurten euren lehendabiziko diskoaren biniloa kaleratu dute, hasierako esentzia berreskuratuta.

KONTRATATU

 

Euskal Herriko pop-rock talde sendoenetako bat da Gatibu. Bere hamargarren diskoa ‘EH Distopikala’ musikari hauen transbertsalitatearen eta Euskal Herriko rocka berpizteko duten gaitasunaren erakuslea da.

KONTRATATU

 
 

ISEO & DODOSOUND

BOOKING LATAM

Iseo & Dodosound Nafarroatik sortutako bikote ausarta da, reggae, dub eta elektronikaren mugak hausten dituena. Haien soinu hipnotikoak Europatik Latinoamerikara bidaiatu du, energia eta mezua zabaltzen. Haien kontzertuetan, erritmoak eta emozioak elkartzen dira esperientzia bizia sortzeko. Publikoarekin duten lotura berezia da euren sinadura.

KONTRATATU

JERO ROMERO

Jero Espainiako musikarien artean artista pertsonaleenetarikoa da eta inspirazio iturria izan da askorentzat. Bere jarraitzaileak leialak zaizkio baldintzarik gabe. Zuzenekoek arrastoa uzten dute bertaratzen direnengan.

KONTRATATU
 

JUANTXO SKALARI
& LA RUDE BAND

juantxoskalari.com

Juantxo Skalari 25 urte darama ska, rocksteady-a eta reggae mugimendua aldarrikatzen. 13 disko eta 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Europan, Latinoamerikan eta Asian ska eszenako ikono bihurtuz.

KONTRATATU

 

KARLOS ANIMAL

Proiektu pertsonal honetan bere ahalegin eta ilusio guztiak jarri ditu Karlosek, Non Serviumeko abeslariak. Bere kanturik ezagunenetarikoak 'Instinto' eta 'Los Olvidados' dira eta beste artista ezagunekin egindako kolaborazioak argitaratu ditu, Natos & Waorreko Ferrekin, esaterako.

KONTRATATU

 

Kaotiko punk rock talde estatala da, jatorriz Euskal Herrikoa. 2022an, ‘Sin Filtro’ disko berria argitaratu zuten, eta aurkezten jarraituko dute Estatuko bira baten barruan.

KONTRATATU

 

LENDAKARIS MUERTOS

lendakaris.com

Gaur egungo zuzeneko azkarrena eta dibertigarriena eskaintzen duen Iruñeako punk banda, ez bakarrik abesti zorrotzengatik, baita errepika itsaskorrak eta letra are zorrotzagoak, harrigarriak eta probokatzaileak.

KONTRATATU

 

LEON BENAVENTE

leonbenaventeoficial.com

Leon Benavente 2012an sortu zen, estatuko musikaririk ospetsu eta beteranoen baturaz. Ibilbide luzea egin dute estatuan zehar, eta Mexiko, Txile, Argentina zein Portugaleko eszenatokiak ere zapaldu dituzte.

KONTRATATU

 

LOVE OF LESBIAN

loveoflesbianband.com

Love of Lesbian 1997ko udazkenean Bartzelonako Sant Vicenç dels Horts hirian sortutako indie-rock eta indie-pop taldea da. Ospe handia du Mexiko, Kolonbia, Txile, Peru eta Argentinan. Kataluniako taldeak geldiezin jarraitzen du ‘Ejército de Salvación’ diskoarekin, adiskidetasunari eta leialtasunari egindako kantu eta omenaldia; 25 urteko ibilbidea ospatzen duena.

KONTRATATU

 

MARUJA LIMON

somosmarujalimon.com

Te como la cara’ ixten du Bartzelonako emakumeek 2024an kaleratutako ‘Te como la cara A’ eta ‘Te como la cara B’ EParekin hasitako trilogia. Binilo honek euren proposamena aberasten duten beste bi single ditu. Marcel Bages, David Soler, Tato Latorre, Raul Espinar eta Chus Tobaloren ekoizpenarekin, taldearen soinu-nortasuna indartzen du albumak. Energia, sormena eta musikaren bilakaera uztartzen dira 4 kontinentetara eraman dituen etapa amaiera honetan.

KONTRATATU

 

MI CAPITAN

Mi Capitan riff-en bidez eraikitako rock banda bat da, hiru gitarra eta melodia gogoraerrazekin.

KONTRATATU

 

MOSCOW DEATH BRIGADE

BOOKING

moscowdeathbrigade.com

Moscow Death Brigade techno, rap eta punk-a uztartzen duen taldea da: musika elektronikoaren, hardcore punkaren eta raparen aparteko nahasketa oldarkorra, grafitiz eta kaleko kulturaz betea, zein gerraren, arrazakeriaren eta beste diskriminazio mota batzuen aurkako mezu sozial positiboa duena. MDBk mugimendu sozial aurrerakoietan eta grafitiaren underground eszenan ditu sustraiak, eta ongintzako ekintzengatik, soinu oldarkorragatik, rap fluxu indartsuagatik eta dekorazio aldakorrekin eszenaratze ikusgarriengatik da ezaguna.

KONTRATATU
 

NON SERVIUM

www.nonservium.net

Mostolesekoek beti izan dute jarrera antifaxista indartsua, arrazismoaren aurkakoa eta mugimendu sozialen aldekoa. ‘Borroka, zarata eta gehiegikeriak’ da haien leloa.

KONTRATATU

 

RAMON MIRABET

ramonmirabet.com

Eszenatoki artean jaioa; Europara eta AEBetara eraman du bere musika; 200 kontzertu baino gehiago eskaini eta 15 milloi erreprodukzio baino gehiagoko lau disko ditu. Ramon Mirabet indie pop-rockaren erreferentea da, gure mugetik kanpo ere.

KONTRATATU

 

ROBA ESTESA

BOOKING

SOMROBAESTESA.COM

Roba Estesa jai giroko musika talde iraultzailea da. Kataluniako musika industrian ibilbide luzea du. Herrialde katalanetako jai-zirkuituko emakumeen zein izaera disidenteen talde aitzindaria da.

Euren letrak konpromiso soziala eta musika mediterraneo-tradizionalen, poparen eta elektronikoaren fusioa da. Zuzenekoen indarrarekin batera, publikoak askapen eta aldarrikapen feministako eta LGTBIQ+eko esperientzia kolektibo baten parte izateko elementuak biltzen ditu.

KONTRATATU
 
 

SOFIA GABANNA

Sofia Gabanna Argentinan jaio eta Bartzelonan bizi den rap-kantaria da. Rap-a, hip hop-a, funk eta R&B erritmoen artean dabil. Zuzenekoetan zur eta lur uzten ditu bertaratutakoak. Bere letrek norberaren kanalizazio askea eta adierazpen askatasunaren beharra adierazten dute.

KONTRATATU

ZETAK

zetak.org

ZETAK 2019an Pello Reparaz musikariak (Arbizu, 1991) sortutako proiektua da. Maila estilistikoan pop-elektronikoan kokatzen da, baina esan liteke Reparazek bere unibertsoko joera musikal berrienak integratzen dituela, euskal erreferentziekin, bere lurrarekin eta euskararekin lotzen diren sonoritateekin.

KONTRATATU