Bengo, BULEGO, Gatibu, Zea Mays, ZETAK eta Berri Txarrak - Only in Dreams 59. Durangoko Azokan

Bengoren disko berria: BELHARRA

Bengok eskuragarri izango du bere disko berria aurtengo azokan. BELHARRA izenpean Bengo artistak bere unibertso musikal berria erakusten digu.

Bere jatorri euskaldunaz harro, BengoBELHARRA ikurra aukeratu du: Urruñan sortzen den proportzio erraldoiko olatua. Olatu honek aurrerantz saihestezina den mugimendu bat irudikatzen du, dena atzean utzita.

 

BENGO / Musikaren plaza / 043

BULEGOk 2024an bizi izandakoak bildu ditu magazine batean

BULEGO taldeak 2024ko biraren pasarteak, anekdotak eta lehen pertsonan idatziko istoriak biltzen ditu azokan eskuragarri egongo den magazinean. Horrez gain, IRAGARPEN berezia egin dute orrien artean. Jolasen maitaleentzat denbora-pasak ere egongo dira.

 

BULEGO / Musikaren plaza / 022-023

Gatibuk bisera bat izango du eskuragarri azokan

Durangoko Azokan Gatibuk gainontzeko diskografiarekin batera BISERA bat izango du eskuragarri bere standean. 2000.urtean, taldea sortu zenetik, haren parte diren Alex Sardui abeslariak, Haimar Arejita gitarjoleak eta Gaizka Salazar baterijoleak soinean eraman duten osagarria izan da.

 

GATIBU / Musikaren plaza / 081-082

Zea Maysek 'Elektrizitatea' diskoaren 25.urteurrena ospatuko du

Zea Maysen bigarren diskoak: ELEKTRIZITATEA 25.urteurrena ospatuko du 2025ean. Azaroaren 8an Elektrizitatea abestiaren bertsio berri bat kaleratu zuen taldeak.

 

33 emakume artista eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, elkartu ziren abesti honi esanahi berri eta indartsua emateko. Azokan eskainiko duten biniloan bigarren diskoko abestiak bildu dituzte eta Elektrizitatea abesti bertsionatu hau ere. 

GARDEN RECORDS ZEA MAYS / Musikaren plaza / 040

ZETAKen 'AAZTIYEN' biniloa eskuragarri

ZETAKek bere diskorik kontzeptualenaren, AAZTIYEN-en, BINILOA izango du eskuragarri euskal kulturgintzaren plazan. Talde nafarrak AAZTIYEN izeneko hirugarren diskoa kaleratu zuen duela urtebete eta proiektuaren bigarren aroari hasiera eman zion. Tradizioa eszeptizismoarekin eta emozioekin uztartzean asmo probokatzaile argia du. ZETAKen gainontzeko diskografia ere eskuratu ahal izango da Durangoko erakusmahaian.

ZETAK / Musikaren plaza / 049-050

Berri Txarrak - Only in Dreams standean Gorka Urbizuren 'Hasiera Bat' diskoa formatu ezberdinetan

Gorka Urbizuren disko berria: 'Hasiera bat' izango da eskuragarri aurtengo azokan formatu ezberdinetan, horien artean, kasetea. Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu Gorkak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte.

Horrez gain, 'Berri Txarrak - Only in Dreams' izenpean aurkituko dugu azokan KatamaloPeiremans eta Berri Txarraken diskografia osoa.

 

 BERRI TXARRAK / GU / ONLY IN DREAMS / Musikaren plaza / 024-025

Ainhoa Benito Ibañez