BULEGO: Aldatu Aurretik Tour 2025
BULEGO: Aldatu Aurretik Tour 2025
Abentura berri bat hasteko ilusioz gainezka gaude! 2025ean, lehen aldiz, gure musika euskaraz eramango dugu Ameriketako Estatu Batuetara. San Francisco, Bakersfield, Boise eta Chino bezalako hirietan joko dugu, euskaraz abesten jarraitzeko gure ametsa munduan zehar hedatuz. Japonia, Finlandia, Belgika, Frantzia eta Portugal bisitatu ondoren, izugarria da hori guretzat.
Dakizuenez, geldialdiaren aurretik emango ditugun azken kontzertuak Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira eta horietarako sarrera guztiak agortuta daude. Orain, bi data berri hauek gehitu dizkiogu agur kontzertu sorta honi.
Gogotsu gaude berriro zuekin egoteko!
Komunitateko kideentzako sarrerak eskuratzeko estekak hemen: